Hemeroteka ziordiarren eskura

Guaixe 2019ko mar. 4a, 15:26
Ziordian standa jarria dago, bisitarien zain.

Guaixe hilabetekaria eta Oixe astekariak kontsultatzeko aukera dago liburutegian ostegunera arte,16:30etik 20:30era.

Ziordiarren eskura dago pasa den astelehenaz geroztik Guaixeren hemeroteka ibiltaria. Liburutegian prestatutako standean hilabetekariaren (1994-2003) eta Oixe astekariaren (2001-2003) ale guztiak kontsultatzeko aukera dute ziordiarrek, garai bateko herrian albiste izan zena gogoratzeko eta partekatzeko aukera izanik. Ale zaharren batean norberaren edo ingurukoren baten argazkiak topatzeko aukera dago. Hala gertatzen bada, Guaixe fundaziotik argazkia egitea eta sare sozialetan argazkia #batzengaituena edota #Guaixe25 traolak erabiliz partekatzea proposatzen dizugu. Inor topatzen ez dutenek photocalla egiteko markoa ere badute standean eskura eta nahi duenak harekin argazkia egin eta partekatzeko aukera du.

Gerta daiteke bakarren batek aleren bat etxerako nahi izatea ere. Hala bada, admin@guaixe.eus e-posta helbidera eskaera idaztea besterik ez du eta fundazioak aipatu alea oparituko dio. Trukean alearekin agertzen den bere argazkia sare sozialen batean partekatzea eskertuko genioke.

Egutegia
Liburutegia        Datak
Ziordia              Otsailak 25 – Martxoak 7
Altsasu              Martxoak 11 – 29
Arbizu               Apirilak 1 – 17
Irurtzun             Irailak 30 – Lastailak 11
Etxarri Aranatz Lastailak 14-25
Olatzagutia      Lastailak 28 – Azaroak 8