Haurren ihotea asteartean

Guaixe 2019ko mar. 5a, 10:02
Mozorrotu txikiak.

Gaur haurrak izanen dira ihoteko protagonistak.

Otsailaren 16an herri-ihotea berreskuratu ondoren, Ziordiko inauteri egutegiko bigarren data gaur izanen da: haur-ihotea. Astearte-ihotean txikiak mozorrotu eta bostak aldera elkartean jarriko dute hitzordua. Handik kalejira koloretsua abiatuko da, musika lagun, Ziordian barna ibiliko dena. Elkartera bueltan, mozorrotuek txokolate-jana dastatzeko aukera izanen dute. Ziordiko ihote egutegia martxoaren 9an despedituko da, hiri-ihotearekin.