Ziordiko herri lasterketarako izena ematea zabalik dago

Guaixe 2019ko mar. 29a, 12:43

Apirilaren 6an jokatuko da Ziordiko herri lasterketa solidarioa eta izena ematea zabalik dago ziordirunningtaldea.wixsite.com/ziordirunning web gunean

Apirilaren 6an jokatuko da Ziordiko herri lasterketa solidarioa. Lehenik eta behin kategoria txikikoen probak jokatuko dira, 17:00etatik aurrera. Ondoren, 17:30ean 2 km-ko herri lasterketaren txanda izango da eta, bukatzeko, 18:00etan, proba nagusiaren txanda izango da. Herrian barna prestatutako zirkuituari 3 itzuli eman beharko zaizkio, 6,8 km-ko proba osatzeko.

Ziordiko proba solidarioa da. Batetik Dravet fundazioaren eta Markelen aldeko zozketa erraldoia egingo da, eta, bestalde, Paris 365 jantoki sozialerako elikagai bilketa eginen da. Halaber, erabilitako errotulagailu eta boligrafoak jasoko dira, Dravet fundazioaren eta Markelen alde.

Aurretiazko izena ematea zabalik dago Ziordiko Running Taldearen web orrian:  ziordirunningtaldea.wixsite.com/ziordirunning. Kategoria txikiko lasterketetan parte hartzeko korrikalariek gutxienez 2 kg elikagai eraman beharko dituzte eta Markelen aldeko zozketarako gutxienez txartel bat erosi beharko dute (euro 1). Aldiz, lasterketa herrikoian parte hartzeko gutxienez 4 kg elikagai eraman beharko dira eta Markelen aldeko saskirako txartel bat erosi beharko da. Eta berdin helduen proban parte hartzeko.

Izena ematen duten lehen 120 pertsonek produktu lotea eta opari sorpresa jasoko dute opari. Horretaz gain, aurretiaz interneten izena ematen dutenen artean sariak zozketatuko dira.