Ziordiko Futbol Torneoa bihar

Maiatzaren lehenean, 16:00etan, Ziordiko Futbol Torneoan parte hartuko dute Ziordia, Sutegi eta Irañeta klubeko neska-mutikoek

Ziordiko Udalak Ziordiko Futbol Torneoa antolatu du bihar, maiatzaren lehenean, arratsaldeko 16:00etan, Ziordiko frontoian, Olaztiko Sutegirekin, Irañeta taldearekin eta hainbat babesleren laguntzarekin. Torneoan Ziordia, Sutegi eta Irañeta klubetako neska-mutikoek hartuko dute parte, eta partidak jokatzen diren bitartean Dravet sindromearen fundazioaren aldeko zozketa solidarioa egingo du antolakuntzak, 18:10etik 18:20 era.

Ziordiko Futbol Torneoa
-Txikiak, benjamin aurrekoak:
16:00-16:25    Irañeta – Sutegi-Ziordia
16:30-16:55    Irañeta – Ziordia
17:00-17:25    Sutegi – Ziordia

-Handiak, benjaminak:
17:30-18:10    Sutegi – Ziordia
18:20-19:00    Sutegi – Irañeta
19:10-19:50    Irañeta – Ziordia