Udal eta foru hauteskundeak 2019

Aurreneko emakumezko alkatea

Ziordiko udaletxea.

Patxi Bengoetxea Moranteren eskutik jasoko du Ziordiko aginte makila Olatz Irizar Martinezek. Udalean alkateaz aparte lau zinegotzik segituko dute.

Ziordia
Udal hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 296   327  
Parte hartzea 230 % 77,70 270 % 82,57
Abstentzioa 66 %22,30 57 % 17,43
Boto baliagarriak 228 % 99,13 269 % 93,63
Boto baliogabeak 2 % 0,67 1 % 0,37
Zerrendei emandakoak 220 % 95,65 264 % 97,77
Boto zuriak 8 % 3,48 5 % 1,85
Hautagaitza Botoak Zinegotziak Botoak Zinegotziak
EH Bildu 139 (% 60,96) 5 143 (% 53,16) 4
Geroa Bai 81 (% 35,53) 2 121 (% 44,98) 3
         
Foru hauteskundeak 2.019 2.015
  Kopurura % Kopurua %
Hauteskunde errolda 294   326  
Parte hartzea 228 % 77,55 263 % 80,67
Abstentzioa 66 % 22,45 63 % 19,32
Boto baliagarriak 228 % 100 258 % 98,09
Boto baliogabeak 0 0 5 % 1,90
Zerrendei emandakoak 225 % 98,68 257 % 97,71
Boto zuriak 3 % 1,31 1 % 0,38
Hautagaitza Botoak   Botoak  
EH Bildu 119 %52,19 120 %46,51
Geroa Bai 59 %25,88 55 %21,32
NA+ 28 %12,28 46 % 17,84
PSN-PSOE 7 %3,07 8 %3,10
Ahal dugu 6 %2,63 22 %8,53
I-E 2 %0,88 2 %0,78
Vox 1 %0,44    


Udala gobernatzeko hauteskundetara EH Bildu eta Geroa Bai aurkeztu ziren eta aurreneko zerrenda izan zen boto gehien jaso zituena, 139 (% 60,96), duela lau urte baino 4 boto gutxiago (% 2,8). Geroa Bairendako, berriz, 81 boto izan ziren (% 35,53), 40 botoko galera izanik (% 33,06). Erroldak pixka bat behera egin zuen, abstentzioak 4,87 puntu gora eta parte-hartzea % 77,7koa izan zen. Ziordian domekan bi boto baliogabe zenbatu zituzten, aurreko deialdiaren bikoitza. Boto txuriak 8 izan ziren (3 gehiago, % 60).

Udalaren osaera
Euskal Herria Bildu
1. Olatz Irizar Martinez
2. Edurne Casas Otsoa
3. Francisco Javier Peral Cuesta
4. Rosa Maria Mendoza Arregi
5. Oscar Otsoa Etxeberria

Geroa Bai
1. Miguel Angel Agirre Larraza
2. Fernando Fuste Martin


Parlamentua
Foru ganberako hauteskundeetan EH Bilduk 119 boto jaso zituen Ziordian (% 52,19), 2015ean baino bat gutxiago (% 0,83). Geroa Bairendako 59 izan ziren (% 25,88), 4 gehiago (% 7,27). Navarra Suma 28rekin gelditu zen (% 12,28), koalizioa osatzen duen hirukoak bakarka 2015ean lortutakoak baino 18 gutxiago (% 39,13). PSNk 7 ziordiarren botoak eskuratu zituen (% 3,07), aurreko deialdian baino bat gutxiago (% 12,5). Ahal Duguren zakura 6 boto joan ziren (% 263), 16 gutxiago (% 72,73). I-Ere bi boto emaileek fidel izaten segitzen dute (% 0,88). Azkenik, Voxek boto bat eskuratu zuen. Uxue Barkosen exekutiboa babestu duen laukoak 13 boto galdu ditu Ziordian. Foru hauteskundeetan abstentzioa 3,12 hazi zen eta parte-hartzea % 77,55ekoa izan zen. Ziordian domekan ez zuten boto baliogaberik zenbatu (aurrekoan bost izan ziren). Boto txuriak, berriz, 3 izan ziren (2015ean 1 izan zen).

Europa
Kontinenteko bozketan EH Bilduk jaso ditu babes gehien. 121 (% 55), 2014an Herriek Erabaki hautagaitzak baino 46 boto gehiago (% 61,33). Geroa Bairen alde 27 ziordiarrek eman dute botoa (% 12,27). PSNrendako 23 izan ziren jasotako botoak (% 10,45), aurrekoan baino 16 gehiago (% 228,57). Ahal Dugurendako 17 boto izan ziren (% 7,73), 2015ean baino 8 gehiago (% 88,89). Bost urtetan PPk 18 boto galdu ditu Ziordian (% 64,29), 10 botorekin geldituz (% 4,55). Ciudadanosendako 5 boto izan dira (% 2,27). Juntsek bi boto (%0,91) eta MCRk eta Voxek boto bana eskuratu dute (% 0,45). Europako hauteskundeetan abstentzioa 29,26 puntu jaitsi zen eta parte-hartzea % 74,66koa izan zen. Boto baliogabe bakarra zenbatu zuten (2014an bi) eta boto txuriak 6 izan ziren (4 gehiago, % 66,66).

Gertutik
“Hiru ildo estrategiko landuko ditugu”

Alkate berria izanen den Olatz Irizar Martinezek esan digunez, “herriko emaitzekin oso pozik gaude.  Gure aurreko emaitzak kopurutan ez, errolda pixka bat jaitsi delako, baina portzentajean asko igo dira. Zinegotzi bat gehiago lortu dugu. Azken hori ez genuen espero, sorpresa izan da”.  Eta azpimarratu duenez, “emaitza on horiek orain arte egindako lana babestu dute”. Ziordiko EH Bilduk  legegintzaldi berrian hiru lan ildo estrategiko garatu nahi ditu. Aurrena, udal parte-hartzaile, gardena eta eraginkorra izatea. “Aktak banatzen dira, aurrekontuak onartu aurretik batzarrak egiten dira, parte-hartze aurrekontuen esperientzian sakondu nahi dugu, batzordeak irekiak dira…”

Beste ildoetako bat da “Ziordia bizi bat nahi dugula. Herri txikien arriskua da populazio galera edo lo egiteko herri bihurtzea. Ez bata ez bestea ez zaigu gustatzen, eta horri buelta eman nahi diogu”. Atzeneko ildoa da Ziordiaren presentzia bermatzea ibar mailako erakundeetan, “herri txikiek gure kabuz ezin dugulako ezer izan. Beste zerbitzu komun horien guztien beharra dugu eta gure parte-hartzea bermatu nahi dugu”. Besteak beste, gazteak herrian bizitzen gelditzeko modua eskaintzea eta adineko pertsonei bizi kalitatea eskaintzeko hausnarketa dute egitekoen artean.

Nafarroako Tokiko Administrazio Mapa berrituaren bidez Sakana Eskualde bihurtzeko aukera du. “Herri txiki baten ordezkari izanik, oso garbi daukagu herri txikien etorkizuna horrelako elkarteetatik etorriko da. Gure kabuz ezinen dugu inolako zerbitzurik eskaini”.

Informazio gehiago hemen.

Erlazionatuak

"Hiru lan ildo estrategiko dauzkagu"

Ziordia

Olatz Irizar Martinez Ziordiko alkate berria izanen da. Hauteskundeen balorazioarekin batera legegintzaldirako dituzten lan ildoen berri eman digu.