Ziordiko Udalaren osaeran sai hautetsik hartu zuten kargua larunbatean, Geroa Baiko bat ez baitzen presente egon eta aurrerago eskuratuko du udala. Olatz Irizar Martinez aho batez aukeratu zuten alkate. Rosa Mendoza Arregik euskaraz eta Irizarrek gaztelaniaz EH Bilduren izenean hitza hartu zuten eta zinegotzi bat gehiago lortu izanaz “oso pozik” agertu ziren. “Urte asko daramatzagu herri honen alde lanean eta emaitza urte luze horien ondorioa da”. Hauteskunde prozesuan lagundu zieten guztiei eskerrak eman zizkieten. Nabarmendu nahi izan zuten herriak izan duen udal parekideena dela egungoa: hiru emakumezko eta lau gizonezko, eta aurrenekoz, alkatea emakumezkoa. “Feminismoa praktika bihurtuko dugu hurrengo lau urtetan”. Geroa Baiko zinegotziei, “gure herriaren onerako, desberdintasunen gainetik lotzen gaituzten gauzak bilatu” behar dituztela esan zieten.