Iruñeko Gaztelu plazak XIII. Artisautza Azoka hartu zuen joan den astean, ostegunetik igandera. 37 artisau egon zien euren lana eta lan moldeak erakusten. Nafarroako Gobernuak stand onenaren saria banatu zuen ostiralean eta hura Artilezko Hodeiak artisauena izan zen, hau da, Adriana Ojer eta Alain Flores ziordiarrena. Gobernutik azaldu dutenez, “Artilezko Hodeiak bokazio zabala duen artisautzako lanaren erakusketa zaindua erakusten du. Bikote gazteak prezio zuzena ordaintzen dio abeltzainari, modu jasangarrian hazitako animalien artilearen truke. Material horrekin, txarrantxatze, haritze eta gauzatze prozesua hasten dute, modu artisanalean, artilearekin apainketa elementuak (lanparak edo tapizak) eta ehungintzakoak eginez, plantillak edo oinetakoak, besteak beste.