Mendizalea erreskatatu zuten

Guaixe 2019ko uzt. 22a, 11:55

Suhiltzaileek helikopteroz erreskatatu zuten mendizale zauritua.

Helikopteroa behar izan zuten horretarako.

Larrialdi zerbitzuek 16:20 aldera deia jaso zuten: Urbasan, Ziordia parean eskalada egiten ari zen 54 urteko gizonezko bizkaitarra zauritua zegoen. Erorikoa izan eta bere kabuz mendi gainera iristeko gai izan zen. Hanka koxkor edo txonbolo batean bihurritu handia edo haustura zuela gaztigatu zuen deiak. Mendi gainetik ezin zuenez mugitu Nafarroako Gobernuak suhiltzaileen erreskate helikopteroa bidali zuen. Zauritua eta haren kidea erreskatatu zituzten. Bik suhiltzaileei eskatu zieten Ziordiko aparkamenduan uzteko eta hala egin zuten.