Festa hasi berri da

Guaixe 2019ko ira. 5a, 10:25

Txikienek dantzan duten trebetasuna erakutsi zuten.

Lau festa egun dituzte aurretik Ziordian.

Peio Azpiroz Hernaizek piztutako etxajuak hasiera eman zien Ziordiko festei atzo. Istripu bategatik tetraplegiko gelditutako gizonak eta Mari Jose Arrese emazteak ziordiarrek txalo zaparrada jaso zuten. Bazuen kezka Azpirozek etxaju garairako ipar haizearekin, izan ere, ezbeharraren ondoren barneko hotza du eta horrek eskua blokeatzearen beldur zen. Baina ez zen horrelakorik gertatu. Azpirozek esan zuenez: “Ziordiko herriari eskerrak eman nahi diet. Maiatzekoei eman nien moduan, udalari eta festen batzordeari eskerrak ematen dizkiet, etxajua botatzeko aukeratu bainaute”. 

Festak hasi dira, baina Olatz Irizar Martinez alkateak ziordiarrak festak “berrasmatzera” gonbidatu zituen, “urteroko formula ez errepikatzeko, esentzia eta nortasuna galdu gabe, iparra bilatu gure festak ez desagertzeko”. 

Etxajuaren ondoren, festetako ttattarra jaso zuten joan den urtean jaiotako umeek, herrian bizi direnak eta guraso ziordiarrak dituztenak. Dozena bat izan ziren: Intza Azanza Ruiz de Luzuriaga, Oskitz Fuste Garzia, Julen Igoa, Julen Fuste, Adrian Perez Igoa, Izaro Otsoa, Ekhi Mariezkurrena, Aimar Diez de Garaio, Nora Engelman Casas, Irati Nuño Lezea, Sofia Luque eta Ane Lasa. 

Erlazionatuak

Festen atarikoa

Guaixe Irratia 2019 ira 04 Ziordia