Foruzaingoak lapurreta egotzi dio ziordiar bati

Guaixe 2019ko aza. 4a, 13:47
Ziordiko ikuspegia Olatzagutirako bidetik.

Beriain herriko etxe batean egindako lapurreta batean bere hatz marka opatu omen zuten.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, indarra erabiliz egindako lapurreta egotzi diote 40 urteko gizonezko ziordiar bati. Foru poliziak zabaldu duenez, Beriaingo etxe batera kristala hautsita sartu eta dirua, bitxiak eta autoko giltzak eraman zituen lapurrak. Antza, hatz marka bat utzi zuen lapurrak eta horri esker harrapatu du poliziak. Gizonezkoa Altsasuko polizia-etxeko foruzainek atxilotu zuten eta Iruñeko zaintza epaitegira bidali zuten. Epaileak hots egitean haren aurrera joan beharko du.