Xakea

Sakanako Xake Txapelketa Ziordian jokatuko da

Guaixe 2019ko abe. 11a, 15:06

Abenduaren 21ean izanen da, goizeko 10:00etan Ziordiko Errekakartea elkartean, eta egun horretan bertan eman behar da izena, goizeko 9:30etik aurrera

Sakanako Mankomunitateak abenduan urtero antolatzen du Sakanako Xake Txapelketa. Urtero herri ezberdinean antolatzen da eta aurten Ziordian izango da, urriaren 21ean, larunbatarekin, goizeko 10:00etatik aurrera, Ziordiko Errekakartea elkartean. Izena ematea egun horretan bertan egin beharko da, goizeko 9:30etik aurrera (Prezioa 5 euro). Guztia behar bezala antolatzeko, Mank-ek Zaldi Beltza Xake talde sakandarraren, Nafarroako Xake Federazioaren eta Ziordiko Udalaren laguntza izanen du. 

Aurtengoa Sakanako Xake Txapelketaren 20. edizioa izango da eta aldi berean Nafarroako Txapelketa izanen da, 1900 ELO puntutik behera.