Istripua Ziordiko tren geltokiaren aurrean

Guaixe 2019ko abe. 13a, 10:33

Ziordian, A-1 autobidean, Gasteizko norabidean istripua izan da tren geltoki parean. Auto bat eta kamioi batek izan dute ezbeharra.

Istripuaren ondorioz, A-1 errepidearen Gasteizko norabidean, eskuineko erraila moztuta dago. Ibilgailuen erretentzioak Altsasuraino iristen dira. Hobe bigarren mailako errepidetik egitea zati hori. Kamioiak izan du istripua eta trenbideari eragin dio. Eta, horregatik ere, Altsasu-Gasteiz artean tren zerbitzua etenda dago.

Ziorditik Gasteizera geldirik ere bai.