Santa Luzia musikatua

Guaixe 2019ko abe. 17a, 12:31

Aurten Santa Luzia eguna eta gaztetxearen 25. urteurrena ospatu zuten ziordiarrek. Gazte Asanbladak antolatuta herri bazkaria izan zen. Ondoren bigo jokoa. Ziordiarrak 19:30etik aurrera atera ziren kalera. Kantu-poteo animatua izan zen iluntze aldera. Musikak ordu txikiak arte izan zuen segida gaztetxeko kontzertuarekin eta erromeriarekin.