Nekazari ekoizle txikiak eta landa eremuko ekoizleak biltzen dira Reclain the Fields erakundean. Ziordiko Amarauna gunean urteroko batzarra eginen dute, zortzigarrena. Batzar horretan mugimenduko kide diren pertsonak elkartuko dira eta hainbat aztergai izanen dituzte, esaterako: joan den urteko tokiko proiektuen eta borroken berri elkarri eman; Europako eta munduko garrantzizko gaien inguruko eztabaidak edota erakundearen martxari buruzko planak aztertu. Bost egunetan hainbat tailer izanen dira.
Erakundeak horrela definitzen du bere burua
Nekazari gisa hartzen dugu eskala txikian janaria ekoizten duen jendea, beraiendako edo komunitatearendako, eta haren zati bat saltzeko aukerarekin. Nekazaritzako langileak ere sartzen ditugu.
Pertsonak landa eremuan geratu edo bueltatzen lagundu nahi dugu. Elikadura Subiranotasuna eta nekazarien nekazaritza sustatu nahi ditugu, bereziki gazte eta hirietako jendearendako, bizitzeko alternatiba gisa. Eredu kapitalistari alternatibak sortzera determinatuta gaude, ekimen kooperatibo, kolektibo, autonomoen bidez, gure beharren araberako ekoizpenera bideratuak eta eskala txikikoak. Teoria praktikan jarri nahi dugu, eta lotura sendoa ezarri tokiko ekintzaren eta borroka globalen artean.
Hori lortzeko, tokian tokiko ekintzetan parte hartzen dugu, ekintzaile taldeen bidez, eta dauden ekimenekin elkarlanean arituz. Hori dela eta, ez dugu talde homogeneo bat aukeratzen; aitzitik, aktore-aniztasunera irekitzen gara, elikadura-ekoizpenaren eredu kapitalistaren aurka borrokatuz. Lurraren eskuragarritasunaren, ekoizpen kolektiboaren eta hazien eskubidearen gaiak lantzen ditugu. Gure lanaren eragina indartzea espero dugu, beste esparru batzuetan aritzen diren baina gure ikuspegi bera partekatzen duten ekintzaileekin elkarlanean arituz.
Hala ere, gure ikuspegi zabalak muga du. Gure bizitzaren gaineko kontrolari berriz ekiteko prest gaude, eta edozein autoritate eta hierarkia mota arbuiatzen dugu. Natura eta izaki bizidunak errespetatzeko konpromisoa hartzen dugu, eta ez dugu inoiz edozein diskriminazio mota onartuko, dela arraza, erlijioa, generoa, nazionalitatea, orientazio sexuala edo estatus soziala oinarri hartuta.
Baztertu egingo dugu, eta edozein giza esplotazio moduren aurka egingo dugu. Indar eta energia berarekin, adeitasunez eta elkarbizitzaz jokatuko dugu, elkartasuna ohitura bihurtuz gure eguneroko bizitzan.
Via Campesinaren borroka eta ikuspegiak babesten ditugu, eta Europako gazteen artean indartzeko lan egiten dugu. Nekazarien borroka eta bizitzako urte askotako jakintzak eta esperientziak partekatu nahi ditugu, nekazariak ez diren edo oraindik ez diren gure arteko ikuspegiekin eta indarrekin uztartuz. Guztiok pairatzen ditugu politika berberen kontseilaritzak, eta borroka beraren parte gara.