Duela 25 urte...

Ziordiko eskoletan lanean

Guaixe 2020ko ots. 3a, 10:06

Ziordiko eskola zaharretan erabili gabeko gimnasioa egiteko lanak 1994ko abendu hasieran hasi ziren eta otsailaren akaberarako despeditzea aurreikusten zuten.

Bi solairu zituen gimnasioak. Goikoan, 60-65 metro karratukoa, paralelak, koltxonetak, ariketak egiteko tresnak eta beste jartzea aurreikusten zuten. Beheko solairuan, berriz, bi sauna txiki egitea aurreikusi zen. Lanek 4 milioi pezetako (24.040,48 euro) aurrekontua zuten. Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatu zion udala, “oraingoz jaso ez bada ere”. Lanak despedituta udalak gimnasioaren erabilera eta funtzionamendua zehaztu beharko zuen.