Zomorroak, perzkinak eta artzainak herrian barna musikaz lagunduta ibili ziren. Ibilbidea plazan despeditu zuten eta han popinari su eman zioten. Ziordiko zortzikoa haren inguruan dantzatu eta parrandari nork bere modura eman zion segida. Joan den urtean berreskuratu zuten ziordiarrek hiri-ihotea eta, badirudi, gogoko dutela.