Ihoteak-Inauteriak 2020

Hiri-inauteriaren txanda

Guaixe 2020ko ots. 28a, 13:56
Asteartean haur-ihotea izan zen eta bihar hiri-ihotea.

Bihar, 13:00etatik aurrera, mozorro-jendea bihurtuko dira ziordiarrak.

Duela bi aste herri-ihotea ospatu zuten ziordiarrek, joan den urtean berreskuratu zutena. Asteartean haurren mozorro eguna izan zen eta bihar, hiri-ihotea ospatuko dute. Lagun kuadrillak gaia hartu eta denak berdin mozorrotuko dira. Guztiak 13:00etan aterako dira kalera, hitzordu hori jarri baitute, mozorroak luzitzeko. Mozorro-poteoaren ondoren Errekakartea elkartean ihote-bazkaria hartuko du. Mahaitik jasotzeko aitzakia arratsaldean ariko den disko-jartzailearen musikak emanen die.