Txirrindularitza

Emirerri Batuetako UAE Tourra bertan behera utzi dute koronabirusarengatik

Guaixe 2020ko ots. 28a, 10:17
Gorka Izagirre. Artxiboa.

Bertan parte hartzen ari zen Astanako Gorka Izagirre txirrindularia. Talde guztiak hotelean daude, gaixotasuna duten hala ez aztertzeko kontrolak pasatzen

Igandean hasi zen Emirerri Batuetako UAE Tourra eta larunbatean despeditzekoa zen, baina atzo proba bertan behera uztea erabaki zuen antolakuntzak, koronabirusarengatik. Inguruko herrialde batzuetan gaixotasuna hedatzen ari denez, eta UAE Team Emirates taldeko bi mekanikarik koronabirusa dutela konfirmatu zenez,  eta horregatik hartu zuen erabakia antolakuntzak. Bertan lehiatzen ari zen Astana taldean dabilen Gorka Izagirre ziordiarra. Sailkapen orokorrean Adam Yates zen liderra (Mitchelton), Tadej Pogacar (UAE) eta Alexey Lutsenkoren aurretik. 

Kontrolak
Emirerri Batuetako UAE Tourrean lehiatzen ari ziren taldeak euren hoteletan daude eta gaixotasuna duten hala ez aztertzeko kontrolak pasatzen ari dira. Aipatu dugunez, UAE Team Emirates taldeko bi mekanikarik eman dute positibo, jatorriz italiarrak.