Errekakartea elkarteak Martxoak 8ko egitarauko ekitaldiak hartu zituen atzo. Hara arratsaldez hurbildu ziren emakumezkoek, aurrena, El orden divino filma ikusteko aukera izan zuten. Boto eskubidea lortzeko XX. mendeko 70 hamarkadan Suitzan izandako mobilizazioen testuinguruan kokatzen da film hori. Hura ikusi eta gero, 40 bat emakumezko afaltzera elkartu ziren.