Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Saila herrialdeko mankomunitateetan birziklatzeko arropa bilketan aritzen diren enpresekin harremanetan jarri da eta bildutako arroparekin zer egiten duten azaltzeko eskatu die. Gipuzkoako Foru Aldundiak pauso hori eman du hedabideen bidez jakin duenean Gipuzkoan jasotako arropa Ziordian bota dituztela. Gipuzkoako Ingurumen Sailak salatutako isuriaren inguruko informazio guztiaren berri emateko eskatu diete Gipuzkoako mankomunitateei. Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak gertaera hori “oso larria” dela adierazi du eta deitoratu egin du: “negatiboki eragiten diote arloko erakundeen sinesgarritasunari eta herritarren motibazioari bilketetan parte hartzerako orduan”.