Duela 25 urte...

Amuarrain hilak Burundan

Guaixe 2020ko api. 7a, 14:57

Burunda ubeldean amuarrain asko ikusi ziren aurreko urteetan eta, horregatik, arrantzale ugari omen zeuden Ziordian

Martxoaren 3. astean eman zuten arrantza egiteko baimena eta kilo eta erdiko amuarrainak ere arrantzatuak zituzten ziordiarrek. Baina ibaian “zerbait” pasatzen ari zela sumatzen zuten, apirila hasieran olio kapa bat jaisten hasi baitzen ibaian, “gasolina edo antzeko zerbait bota balute bezala. Amuarrain asko hilik jaisten ziren”. Ingurumen Departamentua gaztigatuta ere, dena berdin jarraitzen zuen hilaren akaberan.