Ordurako 23 urte zaramatzan Zalakain jatetxean sukaldari, eta estatuko sukaldari onenetarikoa zen. Ilusioz hartu zuen omenaldia, baina Casimiro Mendia izan zuen gogoan, “Ziordiak izan duen sukaldaririk onena”. Omenaldian Ziordiko sukaldari ospetsuek prestatu zuten aiton-amonendako bazkaria, haien egunean egin baitzen omenaldia. Garai hartan dozena bat sukaldari ziordiar ari ziren Euskal Herriko eta estatuko jatetxeetan lanean.