Txirrindularitza

Gorka Izagirrek Grande Trittico Lombardo irabazi du

Maider Betelu Ganboa 2020ko abu. 3a, 20:55

Azken txanpan erasoa jo du Astanako ziordiarrak eta bakarrik iritsi da helmugara

Astana taldeko Gorka Izagirre txirrindulariak Grande Trittico Lombardo lasterketa irabazi du gaur, astelehena, Italian. Azken kilometroetan erasoa jo du Ziordian bizi den goierritarrak, bere taldekide Alex Aranburuk atzeko tropela eusten zuen bitartean eta helmugara bakar bakarrik iritsi da Gorka Izagirre, garaipen garrantzitsua lortuz. Bigarrena bere taldekide AranBuru izan da. Astanarendako egun ona, zalantzarik gabe.