Pilota

Ezkurdiak Ziordian jokatuko du

Maider Betelu Ganboa 2020ko ira. 2a, 13:07
Ezkurdia materiala aukeratzen, Altsasuko frontoian (artxiboa).

Masters CaixaBank Torneoko 12. jardunaldiko partida hartuko du Ziordiko pilotalekuak astelehenean, irailaren 7an, 20:00etan. Ezkurdia eta Aranguren Urrutikoetxearen eta Irribarriaren kontra ariko dira. Sarrerak salgai daude gaur, asteazkena, Ziordiko frontoian, 19:00etatik 21:00etara

Ziordian herriko festak ziren ospatzekoak egunotan, eta ezinezkoa denez, herrira pilota jaialdi bat ekartzea erabaki dute ziordiarrek, pilota profesionala hain zuzen ere. Asteburuan Masters CaixaBank Torneoko 12. jardunaldia dago jokoan, eta jardunaldi horretako partida bat izanen da astelehenean, 20:00etan Ziordiko Toki Eder frontoian hasiko den jaialdian jokatuko dena. Jaialdia irekitzeko, Laso eta Larunbe P. Etxeberria eta Bikuñaren kontra ariko dira, eta ondoren jokatuko da Masters CaixaBank Torneoko partida. Joseba Ezkurdia arbizuarra eta Aranguren Urrutikoetxearen eta Irribarriaren kontra neurtuko dira. 

Sarrerak salgai gaur Ziordian, merkeago
Ziordiko partidarako sarrerak gaur, asteazkena, eros daitezke Ziordiko pilotalekuan, 19:00etatik 21:00era (20 euro, aurre salmenta). Partidaren egunean bertan ere sarrerak salgai jarriko dira Ziordiko pilotalekuan (25 euro). Bestela, entradasfronton.com webgunean eros daitezke (25 euro).