Duela 25 urte...

Eguberrietako marrazkiak Ziordian

Guaixe 2020ko abe. 28a, 11:03

Auzoan eguberrietako marrazkien erakusketa jarri zuten eta jendeak gogokoenaren alde botoa emateko aukera izan zuen 

Eguberriei buruzko marrazkiak eskatu zizkieten lehenik Ziordiko haurrei. Txikienak animatu ziren. Haiek egindako lanekin herriaren etxeko auzo gelan erakusketa jarri zuten abenduaren 24an eta 25ean. Hura ikustera pasa ziren ziordiarrek botoa emateko eskubidea zuten eta hiru sarituak honakoak izan ziren: Olaia Ruiz de Luzuriaga, Maialen Martin eta Haizea Berasain. Handien mailan Kepa Azpirozendako izan ziren sariak. Bestalde, abenduaren 28an Ziordiko gaztetxearen aurreneko urteurrena ospatu zuten.