Lasai, gure bizilagunek ez digute herria lapurtu, Ziordia izeneko olioa merkaturatu besterik ez dute egin. Arabar Errioxan, Ziordia oliba olio solidarioa ekoizten ari dira, litro erdiko 325 botila saldu ahal izateko. Jasotako dirua Arabako Caritas elkartera bideratuko dute, Landa Eremuko Adineko Pertsonak Laguntzeko Programari bultzada bat emateko hain zuzen.