Txirrindularitza

Gorka Izagirreren Astanak Benidormen egin zuen aurkezpena

Guaixe 2021ko urt. 20a, 11:00

Astana Premier Tech taldeak igandean egin zuen 2021eko aurkezpena, Benidormen, bertan kontzentratuta baitago

Aurki hasiko da 2021eko txirrindularitza denboraldia eta txirrindulari talde profesionalak hasi dira denboraldi berriko maillotak, bizikletak, materiala eta beste aurkezten eta denboraldiko lehen kontzentrazioak egiten. 

Ildo honetan, Astana Premier Tech taldeak 2021eko taldearen aurkezpena egin zuen igandean Benidormen. Kazakhstango taldea bertako Asia Gardens Hotelean baitago kontzentratuta. Ziordian bizi den Gorka Izagirrek bertan jarraitzen du, bere anaia Jonekin batera. Aurkezpenean azaldu zutenez, 2020a urte ona izan zen Astanarendako, 15 garaipen lortu baitzituzten, tartean Gorka Izagirreren Grande Trittico Lombardo, baina aurten proba handi baten sailkapen orokorra lortu nahiko luke talde urdinak, 2016an Nibalik Giroa irabazi zuenetik lortu ez dutena. 

24 urteko Alexander Vlasov errusiarra izango da Astanako izarra, Jakob Fuglsangekin batera. Vlasovek Giroa egingo du eta Fuglsangek Tourra. Movistar Team taldera joan den Miguel Angel “Superman” Lopezena da taldeak izan duen baja garrantzitsuena.