Presoa bisitatzera zihoala, istripua

Guaixe 2021ko ots. 1a, 13:04

Burgosa zihoala, Ziordia pasata, autoko gurpila lehertu zitzaion larunbatean. Ezin izan zuen bisita egin eta beste egunen batean berreskuratu ahal izanen du 

Euskal presoen senideen elkarteak, Etxeratek, jakinarazi duenez, Aurken Sola preso politiko iruindarraren lagun batek ezustekoa izan zuen errepidean larunbatean. Burgosa (215 km) zihoala, Ziordia pasa, autoko gurpila lehertu zitzaion. Ezuste handia izan zuen, baina gidariak autoa menderatzea lortu zuen eta horretan gelditu zen dena. Hala ere, ezin izan zuen presoa bisitatu, eta presoak beste egunen batean jasoko du bisita. Etxeratek jakinarazi duenez, asteburuan beste auto-istripu bat izan du Soriatik bueltan heldu den beste lagun batek. 


Etxeratek gaztigatu duenez, “400 bat ezbehar izan dira urrunketa politika indarrean denetik eta, tamalez, 16 senide eta lagunen bizitzak bidean geratu dira. Berriro diogu, preso guztiak Euskal Herrira hurbildu behar direla lehenbailehen”.