Kintoak 2021

Kinto ospakizunik gabeko urtea

Guaixe 2021ko ots. 5a, 13:20
Kintoak eskean. Artxiboa.

Gazteek heldu den urtera atzeratu dute festa.

Gaur hasi eta domekara arte kintoak nagusi izanen lirateke Ziordian. Baina COVID-19 gaitzak ezinezko egin ditu halako festak eta gazteek beraien ospakizuna urte bat atzeratzea erabaki dute. Aurten laukote bat da kintoa: Xabier Bengoetxea, Naroa Barriola, Naroa Otxoa eta Ane Lapuente. Kintoek beraien bizkar dute ospakizunaren prestaketa: bazkari-afariak lotzea, musikariak eta bestelakoak. Lau kintoekin batera kinto zaharrak eta kinto gazteak egon beharko lukete ospakizunetan. Guztira 14 kideko taldea osatuko lukete. Heldu den urtean hiru kintada beharrean lau izanen dira festa giroan, kinto gazteak batuko zaizkielako.