Txirrindularitza

Gorka Izagirre 12.a Alpeetako Tourrean

Guaixe 2021ko ots. 22a, 12:30

Hiru eguneko proba gogor frantziarra atzo despeditu zen

Ostiralean hasi eta atzo despeditu zen Tour des Alpes Maritimes et du Var hiru eguneko Tourra, ibilbide ikusgarri bezain gogorra zuena. Trek taldeko Gianluca Brambilla txirrindulariak irabazi du, atzo jokatutako etapan helmugara bakar bakarrik iritsi eta garaipen ederra lortu eta gero. Oscar Guerrero altsasuarrak zuzentzen duen Israel taldeko Michael Woods txirrindularia izan da bigarrena, 5 segundora.

Astana taldeko Gorka Izagirrek lan ederra egin dzuen eta 12. sailkatu zen, 2:12ra. Gutxika, denboraldiari tamaina hartzen ari da Gorka Izagirre.