Txirrindularitza

Gorka Izagirrek Alex Aranbururendako talde lan bikaina egin zuen denboraldiko lehen klasikoan

Guaixe 2021ko mar. 1a, 10:40

Gorka Izagirre eta Alex Aranburu. Argazkia: Getty Sport / Astana-Premier Tech

Izagirren lan horri esker, Aranburu 6. postuan sailkatu zen Omloop Het Niewsblad klasikoan

Asteburuan Omloop Het Nieuwsblad klasikoa jokatu zen, denboraldiko lehen klasiko handia, eta bertan aritu zen Gorka Izagirre (Astana). Astanak, Gorka Izagirrek bereziki, Alex Aranburu taldekidearen aldeko lan bikaina egin zuen eta lan horri esker Aranburuk 6. postuan despeditu zuen Davide Ballerinik (Deceuninck-Quickstep) irabazitako klasikoa. Maila bikainean hasi du denboraldia Ziordian bizi den txirrindulari ormaiztegiarrak.