Rett gaitza duen ume baten aldeko zozketa

Guaixe 2021ko mar. 5a, 10:59
Ikusteko dago aurten Ziordiko elkartasun lasterketa egiten den. Artxiboa.

Ziordia running taldeak antolatu du gaixotasun arraroa duen San Adriango ume baten alde.

Badira urte batzuk Ziordiko running taldeak herriko lasterketaz aparte elkartasun zozketak antolatzen dituena. Aurtengo lehen elkartasun zozketa 6 urteko Bea neskatoaren aldekoa da. San Adriangoa da eta Rett sindromea du, gaixotasun arraroa deitzen den horietako bat. Neskatoak 24 orduko arreta behar du, eta horrek familiari gastu handiak sorrarazten dizkio. Ziordia running taldearen helburua da 1.500 euro lortzea da, hori balio baitu Bea aldatzeko komunean jarri beharreko aldagailuak. Bestalde, bere adinera egokitutako moldea duen aulkia beharko du udarako. 

San Adriango familiaren gastu horiei aurre egiteko Ziordia running taldeak elkartasun zozketa antolatu du. Txartelak euro batean erosi daitezke. 75 sarien zozketa maiatzaren 2an, igandean, eginen da. Txartelak erosteko Ziordia running taldearen sare sozialetara jo, 620 064 534 telefonoaren bidez (Jose Ramon), Altsasuko JJ tabernan eta Ziordiko Kixkur ile-apaindegian (apirilean).

Gehiago
Ziordia running taldeak jakinarazi duenez, elkartasun zozketa horren ondorengo ekitaldia Markel Carmona Urnietako umearen aldekoa izanen da. Markelek GNA01 izeneko gaixotasun ultra arraroa du, 24 orduko arreta eskatzen duena eta aparteko gastu jarraitua eragiten duena. Horretaz aparte,  Ziordiko VIII. Elkartasun Lasterketa antolatuko du. Taldekideen jakinarazi dutenez, “egungo egoera ikusita, birtualki eginen da, ia ziur, eta Dravet fundazioarendako elkartasun dortsala erosiko da”. Ekitaldi horietako zozketetarako sariak eta opariak bilatzen ari da taldea eta guztiak ongi etorriak dira. 


Sariak 
1. Smartphone Redmi Note 5.
2. Haurrendako mendi bizikleta.
3. Raul Garcia Escuderoren kamiseta (Athletic Bilbao).
4. Raul Garcia Escuderoren futbol botak (Athletic Bilbao).
5. Kun Agüeroren futbol botak. 
6. Maria Asurmendi Araskiko jokalariaren saskibaloi arropa. 
7. Laia Floresen Basket campus Prometeren kamiseta. 
8. Itziar Ariztimuño Lointek Guernika saskibaloi jokalariaren kamiseta.  
9. Donostian barkuan paseoa hiru pertsonarendako. 
10. Donostian barkuan paseoa hiru pertsonarendako. 
11. Donostian barkuan paseoa hiru pertsonarendako. 
12. Mibro fit kirol jarduera erlojua. 
13. Carlos Oyarbide jatetxean bi pertsonarendako bazkaria. 
14. Plan Experiencial B liburua (modo viaje Lodosa)
15. Experiencias liburua. 
16. Morlaco artisau garagardo lotea. 
17. Errealaren kirol berokia. 
18. Masajea. 
19. Masajea.
20. Goxua tabernan bermuterako 20 euroko txartela. 
21. Goxua tabernan bermuterako 20 euroko txartela. 
22. Goxua tabernan bermuterako 20 euroko txartela. 
23. Bicis RotxaBikesen oparia. 
24. IDK emakumezko saskibaloi taldearen poloa.
25. IDK emakumezko saskibaloi taldearen kamiseta. 
26. Emakumezko saskibaloiko sorpresa oparia. 
27. Baskonia Basketen kamiseta. 
28. Osasuna fundazioaren lotea. 
29. Osasuna fundazioaren lotea.
30. Osasuna fundazioaren lotea. 
31. Xota areto futbol taldearen arropa. 
32. Xota areto futbol taldearen kamiseta. 
33. Tafa areto futbol taldearen kamiseta. 
34. Urre eta zilar kosmetiko saskia.
35. Urre eta zilar kosmetiko saskia.
36. Urre eta zilar kosmetiko saskia.
37. Urre eta zilar kosmetiko saskia.
38. Basque Truck-en birendako afaria. 
39. Beba mujer-en oparia. 
40. Beba hombreren oparia. 
41. Arcca litxarreria saskia. 
42. Litxarreria poltsa handia.
43. Litxarreria poltsa handia.
44.General Mills San Adrianen produktuen lotea. 
45. LOBOgrafía foto-bideo estudioaren opari lotea. 
46. LOBOgrafía foto-bideo estudioaren opari lotea. 
47. LOBOgrafía foto-bideo estudioaren opari lotea. 
48. LOBOgrafía foto-bideo estudioaren opari lotea. 
49. Kixkur ile-apaindegiaren produktu lotea. 
50. Emakumezkoaren larruzko eskumuturrekoa.
51. Emakumezkoaren larruzko eskumuturrekoa.
52. Emakumezkoaren larruzko eskumuturrekoa.
53. Emakumezkoaren larruzko eskumuturrekoa.
54. Seaskarako manta. 
55. Katealde pateen saskia. 
56. Saray estetika zentroaren lotea.
57. San Adriango zezenzaleen klubaren lotea.
58. Lobo Eteparioren CDa eta kamiseta. 
59. Lobo Eteparioren CDa eta kamiseta. 
60. Ivan Mendozaren poesia liburua. 
61. Ivan Mendozaren poesia liburua. 
62. Ivan Mendozaren poesia liburua. 
63. Jon Arretxeren Siempre al norte liburua. 
64. Jon Arretxeren Desonfia liburua. 
65. Jorge Gutierrezen liburua. 
66. Jesus Angel Mendazaren biñeta liburua. 
67. San Adriango kirolgunerako 10 sarrerako abonua. 
68. San Adriango txupinazo posterrak. 
69. San Adriango txupinazo posterrak. 
70. San Adriango txupinazo posterrak. 
71. San Adriango txupinazo posterrak. 
72. Jon Arretxeren Xahmaran (euskaraz) liburua. 
73. Jon Arretxeren El Sur de la memoria liburua. 
74. Kirol coach-arekin gimnasio saioa. 
75. Kirol coach-arekin gimnasio saioa.