Txirrindularitza

Gorka Izagirrek Fuglsang liderraren aldeko lan bikaina egin zuen Strade Bianchen

Guaixe 2021ko mar. 8a, 12:40
Gorka Izagirre, Strade Bianche klasikoko helmugan. Argazkia: Astana.

Lur gaineko lasterketan etengabeko erasoak izan ziren eta van der Polen (Alpecin) izan zen azkenean erasoa jo eta gailendu zena

Gorka Izagirre (Astana) txirrindulariak astebete luze darama Italian; larunbatean Strade Bianche sterratoko klasiko ikusgarrian aritu zen, eta asteazkenean Tirreno Adriatiko itzuliari ekingo dio. 

Strade Bianche klasiko ezaguna asfaltatu gabeko lurreko errepide eta bideetatik pasatzen den lasterketa gogor bezain ikusgarria da. Lasterketan, ohi denez, etengabeko erasoak izan ziren, eta, azkenean, Mathieu van der Polen (Alpecin) gailendu zen, azken igoeran aurrea hartu eta gero, Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step) eta Egan Bernal (Ineos Grenadiers) txirrindularien aurretik. Gorka Izagirre 53. postuan sartu zen eta sailkapenean 9. sailkatu zen Jakob Fuglsang bere liderraren alde lan itzela egin zuen.