Txirrindularitza

Gorka Izagirrek Tirreno Adriatikoko bi etapa ditu aurretik

Guaixe 2021ko mar. 15a, 10:10

Pogacar (UAE), Van Aert (Jumbo) eta Mikel Landa (Bahrain) txirrindularien arteko borroka bilakatu da Tirreno Adriatiko ikusgarria. Atzoko etapa Mathieu Van der Poelek irabazi zuen sekulako erakustaldia eman eta gero

Aspaldiko Tirreno Adriatiko ikusgarrienaz gozatzen ari dira txirrindulazaleak. Batetik, sailkapen orokorrean borroka estua dute Pogacarrek (UAE), Van Aertek (Jumbo) eta Mikel Landak (Bahrain), eta horri atzoko etapan Mathieu Van der Poel gazteak emandako erakustaldia gehitu behar zaio. Helmugarako 60 kilometroren faltan erasoa jo zuen Alpecin taldeko holandarrak. Distantziak mantentzea lortu zuen, baina bukaeran ederki sufritu behar izan zuen, atzetik Pogacar liderra baitzetorren. Dena den, eutsi zion eta garaipen garrantzitsua lortu zuen Van der Poelek, Pogacarri 10  segundo aterata. Azken 20 kilometroak infernu hutsa izan zirela aitortu zuen Van der Poelek, bina historia egingo duen etapa irabazi zuen. 

Sailkapen orokorrean Pogacarrek eusten dio lidergoari, Van Aert 1:15era eta Mikel Landa 3 minutura dituela. Gorka Izagirre 52. postuan dago, 32:25era, Alex Aranbururekin batera Houle, Felline eta Fuglsang taldekideen alde lan gogorra eginez. 

Gaur Tirreno Adriatikoko 6. etapa jokatuko da, etapa laua dute aurretik.