Txirrindularitza

Gorka Izagirrek Tirreno Adriatikoari agur

Guaixe 2021ko mar. 17a, 09:49
Gorka Izagirre, Tirreno Adriatikoko erlojupekorako berotzen. Argazkia: Astana.

Atzoko azken etapan erorikoa izan zuen eta ezin izan zuen lasterketa bukatu ez taldekideekin podiumera igo

Atzo despeditu zen inoizko Tirreno Adriatikorik onena. Azkeneko etapan ere ikuskizun bikaina eman zuten txirrindulariek eta sailkapen orokorrean bigarrena den Wout Van Aert (Jumbo) txirrindulari gazteak erasoa jo eta garaipena lortu zuen, helmugara bakarrik iritsi eta gero. Tadej Pogacar (UAE) liderra 4. postuan sartu zen, 12 segundora, eta lidergoari eustea lortu zuen. Bera izan da Tirreko Adriatikoko merezitako garailea.

Gorka Izagirrek (Astana) erorikoa izan zuen eta ezin izan zuen proba bukatu. Bere taldeak, Astanak, irabazi zuen taldekako sailkapena baina Ziordiarrak ezin izan zuen podiumera igo.