Ziordian jubilatuendako taberna ireki zuten. Gizarte langilearen bultzadarekin herriko jubilatuek elkartea sortu eta udalaren eta gobernuaren dirulaguntzei esker jarduerak egiten hasi ziren. Horiek aurrera eramateko batzordea zuten, Cecilio Gastaminzak, Placido Mendozak, Mari Cruz Baztarrika eta Rosita Perkazek osatuta. 1994Ko maiatzaren 1ean, estreinakoz, jubilatuendako bazkaria antolatu zuten, eta, arrakasta ikusita, urtero errepikatzen zen.