Liburuaren eguna ospatuko dute Ziordian

Guaixe 2021ko api. 19a, 10:18
Ziordiko liburutegia. ARTXIBOA

Gaur hasi eta ostirala bitarte literaturarekin eta liburuekin zerikusia duten zenbait ekimen eginen dira, herriko liburutegiak antolatuta.

Ostiralean, apirilaren 23, Liburuaren egunaren eguna izanen da eta Ziordian orri markatzaile tailerra, liburutegiaren apainketa eta oparitxoen bila jokoa eginen dute. Pandemia egoeragatik eta jende pilaketak ekiditeagatik, ekimenak astean zehar banatuta eginen dira. Alde batetik, heldu eta haurrendako orri markatzaile tailerra eginen da. Liburuaren eguna behar bezala ospatzeko liburutegia koloretako paperezko zintekin apainduko dute. Zinta horietan liburuei buruzko esaldiak idatziko dituzte. Liburuaren egunean, ostegunean, herriko bazterretan liburutegiak prestatutako oparitxoak aurkitu ahal izanen direla jakinarazi dute liburutegitik. Informazio guztia eta izena emateko aukera: Ziordiko liburutegian.