Txirrindularitza

Gorka Izagirre Giroan hasteko prest

Guaixe 2021ko mai. 7a, 11:00
Gorka Izagirre, Astanako bere taldekideekin batera, atzoko aurkezpenean.

Bihar hasiko den Italiako Biran Aleksandr Vlasov liderra laguntzea izango da bere lana

Larunbatean hasiko da Italiako Giroa, Torinon, eta 3.479,9 km osatu eta gero, maiatzaren 30ean despedituko da, Milanen. Ordezkari sakandar bakarra dugu, Gorka Izagirre (Astana), eta Aleksandr Vlasov liderra laguntzea izango da bere lana. Vlasovekin batera Mikel Landa, Yates, Bernal, Martin, Nibali, Evenepoel eta Soler dira faboritoak.