Desfibriladorea frontoiaren ate ondoan jarri dute

Guaixe 2021ko mai. 13a, 09:06

Bihotzekoak jo dien pertsonekin tratamendu azkar gisa erabiltzeko makina kutxa baten barruan dago. 

Ziordiko Udalak Toki Alai frontoiaren ate ondoan desfibriladorea jarri du berriki. Orain arte igerilekuetan zegoen, baina haiek ia  urte osoan itxita daudenez, lekualdatzea erabaki zuen udalak. Frontoian hainbat kiroletan jolasteaz aparte, adineko ziordiarrak bertan paseatzeko erabiltzen dute eguraldi txarra dagoen egunetan. Desfibriladorearen parean Errekakartea elkartea dago eta pixka bat gorago, udaletxea, mediku kontsultategia, jubilatuen egoitza eta gaztetxea daude. Ziordiar ugari ibiltzen diren tokian dago, beraz, makina. 

Haren bidez gisa bihotz-biriketako bizkortze egiteko oinarrizkoa maniobrak eta desfibrilizazioa egin daitezke. Tratamendu azkar horren bidez gaixo dagoen pertsonari elektrizitate deskarga bat ematen zaio bere bihotza bere funtzionamendu egokira bueltatzeko. Trebatutako pertsonek bihotzekoa izan duten pertsonen %75en bizitza salbatuko lukete desfibriladorea eskura izanda. Horregatik, Ziordiko Udalak desfibriladorea erabiltzeko ikastaroa antolatuko du udazken aldera.