Igerilekuan aritzeko bi langile behar dira

Guaixe 2021ko mai. 27a, 19:40
Ziordiko igerilekuak herri sarreran daude.

Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea astearteko 14:00etan despedituko da. 

Ziordiko Udalak aurtengo udan igerilekuan lan egiteko bi pertsona kontratatuko ditu. Haien egitekoa sorosle eta garbiketa lana izanen da. Ziordiko Udalak kontratazioak egiteko jarri dituen baldintzak dira: euskara jakitea eta indarrean dagoen sorosle titulazioa izatea. Udalak deialdian gaineratu duenez, eskatzaileak herriko auzokideak izatea baloratuko dute.