Txirrindularitza

Gorka Izagirre etxeko lanak ongi eginak itzuliko da Girotik

Guaixe 2021ko mai. 31a, 13:45
Gorka Izagirre, Astanakoak gidatzen. Argazkia: @GettySport.

Astanako txirrindularia 19. sailkatu da Egan Bernalek irabazitako Giroan, Vlasov liderra babesteko sekulako lana eginda eta ihesaldietan etapa irabazteko saiakerak eginda

Atzo despeditu zen Italiako Giroa, erlojupekoarekin, eta Egan Bernalek (Ineos) lidergoari eutsi ahal izan zion, nahiz eta sailkapen orokorrean 2. izan den Damiano Carusok (Baharain) erlojupekoan 30 segundo atera. Bernalek 1:29 minutu atera dizkio Damiano Carusori (Baharain), 4:15 minutu Simon Yatesi (BikeExchange) eta 6:40 minutu Vlasovi (Astana). Hain zuzen ere Vlasov bere liderra babesteko sekulako lana egin du eta bere alde hustu egin da Gorka Izagirre (Astana). Ziordikoak Giro bikaina egin du, sailkapen orokorrean 19. sailkatu da eta etapa garaipena lortzeko ihesaldietan sartu da, baina bere taldeak ez du lortu Vlasov podiumera igotzea. Nolanahi ere, egindako lanarekin oso kontentu egon daiteke Izagirre.