Ziordiko Udalak jakinarazi du aurten festen ordez kultur egitaraua antolatu duela uda parterako. COVID-19 gaitzak eragindako pandemiaren ondorioz hartu du erabakia udalak. Iraileko festen aurreko ospakizuna udako solstizioarena da. San Joan bezperan ez da Batuekon auzaterik izanen ezta afaririk txipudian. Sua piztuko da, baina abes neurriak errespetatu beharko dituzte ziordiarrek.
Udalak jakinarazi duenez, festen ordez garagarrilean, garilean eta agorrilean kultur eskaintza hartuko du Ziordiak. Gaur, Xabier Artieda etxarriarraren The Road ikuskizuna izanen da, 19:30ean, elizaren inguruan. Udalak egitaraua zehatza ez badu jakinarazi ere, udako kultur agendan Haize Berriak banda, ibarreko dantzariak, ipuin kontalaria, Trastean, scape room-a eta beste izanen dira. Ziordiko Udalak agenda osoa eta datak aurrerago jakinaraziko ditu.
Udaletik ziordiarrei “momentuz prebentzio eta zaintza neurriak mantentzeko” deia egin diete, hau da, “musukoa janztea, distantzia soziala mantentzea eta garbiketa. Guztion helburua izan behar luke prebentzioa eta zaintza. Horregatik, bakoitza bere aldetik, Ziordia eta ziordiarrak zaintzen jarraitu”.