Igerilekua gaur zabalduko da

Guaixe 2021ko eka. 24a, 13:36
Ziordiko igerilekua. ARTXIBOA

Hango taberna ere zabalik izanen da.

Udarekin batera Ziordiko Udalak herriko igerilekua zabalduko du gaur. Gaztigatu duenez edukiera kopurua izanen da. Horregatik, joan den urtean bezala, udako sasoirako txartelak eskuratu ditzakete ziordiarrek, herrian lehen graduko senideak edota herrian bigarren etxebizitza dutenak. Horrez aparte, egunean sarrera kopuru finko bat salduko da. Joan den urtean igerilekuko taberna itxita egon bazen, aurten ez da horrela izanen. Horregatik, igerilekurako abonamenduak han egin beharko dira. Azkenik, Ziordiko Udalak azaldu duenez, tabernan ostalaritzan COVID-19 gaitzaren kontra dauden neurri berak egongo dira indarrean”.