Astelehenetik ostiralera hartu zuen Euskararen asteak. Astelehenean, eguraldiak ez zuen lagundu, eta igerilekuan iragarritako txotxongilo emanaldia frontoian egin zuten. Asteartean, Felipe Uriarte mendizaleak Indiari buruzko hitzaldia eman zuen, eta gauean, haurrendako film emanaldia. Asteazkenean beste film bat eskaini zuten. Antzerki emanaldia izan zen ostegunean, ETBko kamerak lekuko zirela. Ostiralean, azkenik, Itoizekiko elkartasuna taldeko kideek hitzaldia eman zuten, eta, astea despeditzeko, afaria izan zen.