Saskibaloia

Markelekin 3x3 saskibaloi torneo solidarioa Ziordian

Guaixe 2021ko uzt. 16a, 11:00
Ziordian jokatutako 3x3 saskibaloi torneoa. ARTXIBOA

Bihar, larunbata, 10:00etan hasiko da, Ziordiko parkean

Larunbatean, uztailak 17, Markelekin 3x3 saskibaloi torneo solidarioa antolatu dute Ziordian. Edozeinek hartu dezake parte, eta izena emateko ondoko telefonora hots egin beharko da: 620 064 534 (Jose Ramon). 10:00etan hasiko da torneoa, 13:00ak arte, eta hiruko taldeak osatuta jokatuko da.

3x3 partidez gain, tiro libreen txapelketa eta hainbat trebetasuni buruzko txapelketak jokatuko dira, eta, bukatzeko, 13:00etan saskibaloi jokalari batek hitzaldia eskainiko die bertaratutakoei. 

Torneoa jokatzen den bitartean hainbat sari zozketatzeko txartelak salduko dira, guztiak Markel Carmona Urnietako umearen alde. Markelek GNA01 izeneko gaixotasun ultra arraroa du, 24 orduko arreta eskatzen duena eta aparteko gastu jarraitua eragiten duena. Ziordiko zozketan lortzen dena Aurrera Markel Carmona fundaziora bideratuko da. Sarien artean Senda Viva parkerako sarrerak, Donostiako badian itsasontzian paseoak, Jon Arretxeren liburuak, Bi hatz rokodromorako sarrerak eta Lointek Gernika, Baskonia eta Basket Navarrako kamisetak daude.