Burunda Txirrindularitza klubak antolatuta, bihar, larunbat arratsaldean, txirrindularien bilgune izango da Ziordia. Kategoria txikietako lasterketak izango dira jokatuko direnak, maila txikienetatik hasita haurren mailara bitartekoak. 16:00etan ginkana probak hasiko dira, eta, segidan, lasterketak. Burunda eta Aralar talde sakandarretako txirrindulariak lehiatuko dira bertan.