Txirrindularitza

Movistar Team taldeak Gorka Izagirreri ongi etorria egin dio

Guaixe 2021ko urr. 7a, 11:00
Movistar Team taldeak Gorka Izagirreri ongi etorria egiteko zabaldu duen irudia. MOVISTAR

Talde urdinak ahotan zebilen txirrindulariaren fitxaketa ofizial egin du

Jakina zen Gorka Izagirre 20022an Movistar Team taldean ariko zela, baina talde nafarrak ofizial egin du. “Gorka Izagirre etxera itzuli da! Ongi etorri zure etxerako bueltan” dio Movistar Team taldeak sare sozialetan publikatu duen irudiak. Bi argazki ageri dira: Gorka Izagirre Movistar Taldean aritu zenekoa, bata, eta Astanako maillotarekin Ion anaia besarkatzen duena, bestea.