Suhiltzaileen Talde Teknikoak eta Nafarroako Gobernuaren helikoptero batek 65 urteko eskalatzailea erreskatatu zuten Ziordian atzo arratsaldean. Eginoko haitzetan zegoela, belaunean min hartu zuen. Inguruan, zerbitzutik kanpo, suhiltzaile bat eskalatzen zegoen. Eta hark lehen unean lagundu zion, baita 112 SOS Nafarroa zerbitzura hots egin ere. 15:00ak aldera izan zen. Suhiltzaileak joan ziren, eta helikopteroaren laguntzaz paretatik jaitsi behar izan zuten. Altsasuko suhiltzaileen anbulantzia batek zauritutako eskalatzailea Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuen.
Rescate de escalador en Espolón de Ziordia. GRT. Bomberos Altsasu y Cordovilla@bomberos_na pic.twitter.com/FecC3jbdP6
— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) October 19, 2021