Egunero Deibizek lanetik ateratzen zenean infusio bat hartzen zuen egunkariak irakurtzen zituen bitartean. Halako batean konturatu zen egunkaritan irakurtzen dituen istorioak ez direla batere politak, eta beste batzuk kontatu behar zituela pentsatu zuen. Horrela, istorioak sortzen hasi zen; berdintasun, elkartasun eta dibertsitate istorioak. Mundua aldatzeko istorioak. Deibiz Ameztuk hamabost urte daramatza antzerkian lan egiten. Ameztu produkzioakeko kidea da, eta orain mundua "hankaz gora" jartzeko ipuinak kontatzen ditu. Ostiralean, abenduaren 17an, 18:30ean, Hankaz gora! Berdintasun istorioak ipuin kontaketa saioa eginen du Ziordiko liburutegian.