Roberto Cristobalek erregeendako gurdi eleganteak egin zituen 1994an. Ignazio Floresen laguntzarekin Olentzerori gurdia egin zioten 1995ean. Eta 1996an baten eta besteen jantziak berritzea erabaki zuten. Olentzerori arropa erosteko premia ikusi zuten ziordiarrek. Gainera, 16 urte ziren erregeak, Ama Birjinak eta San Josek arropa bera zutela. Garai batean Gaztiak leku elkartea egon zen Ziordian eta gordeta zuten dirua jantzi berriak ordaintzeko erabili zen.